helburuak


Aurrekariak       


 2006. urtearen bukaeran Errealak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Futbol Federakuntzak oinarrizko futbola egituratzeko hitzarmena sinatu zuten, Gipuzkoako eremurako. Hitzarmen honen babesean eta Errealarekin harremanetan jarri ondoren, Lasarte-Oriako Ostadar S.K.T. elkarteak, herriko kirol arduraduekin hitz egin ondoren, gure herrian futbol eskolarekin jarraitzeko asmoa du 2012/13 denboraldirako. Eskola honek oinarrizko futbolak adostutako irizpideak jarraituko ditu. Ostadar S.K.T. elkarteak  egitasmo hau aurrera ateratzeko giza baliabideak eta baliabide materialak jarriko ditu.
Errealak egindako egituraketa kontuan hartuta, eskola hau Lasarte-Oria adin eskolarreko benjamin mailako ( 8-9 urte ) eta lehen urteko alebin mailako ( 10 urte ) neska eta mutilentzat irekita izango da.

Helburuak

Gure helburu nagusiak dira futbol baseko akordioan jasotzen direnak , hain zuzen ere:
  •  Gipuzkoako haur kopuru gehiena futbolera gerturatu dadin bidea erraztea.
  • Kirol honen praktika modu espontaneoan egin dadin sustatzea.
  • Baldintza hoberenetan praktikatu dadila ziurtatzea .


Jokalariak adinaren arabera sailkatzen ditugu:
  1. Hastapen maila: 8 urteko neska-mutilak. Adin honetako bi lantaldeek koordinazioa eta motrizitatea futbol esparruan lantzen dute.
  2. Aurreformakuntza maila: 9 urteko neska-mutilak. Adin honetako bi lantaldeek  futboleko oinarrizko teknikak lantzen dituzte.
  3. Formakuntza maila: 10 urteko neska-mutilak. Adin honetako bi lantaldeek oinarrizko ekintza taktikoak eta teknika gaitasunen hobekuntza lantzen dute.
8 urtetik 10 urtetako  104 neska-mitilek astean behin entrenatzeko emozioarekin gozatzen dute.

Ostadar Futbol Eskolak bere jokalarien heziketa du helburu, futboleko oinarrizko gaitasunak eta errespetua, adiskidetasuna eta guztion integrazioa landuz.